XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Axularren liburua giza bizitzearen teatroa edo agertokia bezala da.
Garai hartako euskaldun mundua bizi bizirik azaltzen zaigu bertan.
Han dituzu laboraria eta artzaina, ihiztaria, arrantzalea eta marinela, oiloa eta haren xitoak, otsoa eta ardiak, aztorea, usoak eta sareak, oiana eta mirua, ekarle gabez basoan alferrik galtzen den egur ederra, haltza oianaren bista baina fruitu gabea....
Han dira tabernariak, alferrak, pagatzaile gaiztoak, beren onak ardo truke bahitzen dituztenak....
Han da errota eta bai errementaldegia ere.
Han dira gizonaren ofiziorik gehienak: zurginak, harotzak, dendariak, zapataginak, etxez etxe dabiltzen joskinak.
Han dira eskaleak eta bai aitonen seme edo zaldunak ere.
Han dituzu gure hirietako portaleak ere (ikus Ax. 127).
Gure hiri zaharretan portaleak izaten ziren.
Seguran, esate baterako, ezagunak dira gaur ere
Han duzu batez ere betiereko gizona, bere betiko kezka, amets, bizio eta jaidurekin.